viernes, 30 de enero de 2015

Santa Ageda







Aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu ikastetxean. 

Asteazkenean goizean DBH Lehengo mailako ikasleak gelaz gela joango dira koplak abesten.

LH 2. eta 3. zikloko ikasleek 12:30tan patioan abestuko dute. Gonbidatuak zaudete haiekin abesteko. Anima zaitezte!

Hemen dituzue abestuko dizkiguten koplak entsaiatzeko.

1. 
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

2.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.