viernes, 27 de febrero de 2015

POLIKIROLDEGIAN IZERDIZ BLAI

KAIXO!!
Ostegun honetan Gorputz Heziketako saioaren barruan Galtzarabordako polikiroldegira joateko aukera izan zuten DBH 2 mailko ikasleek.
Kirol desberdinak frogatu zituzten. Besteak beste: Spinning saioa eta Gihar tonifikazioa.
Saioak entretenigarria gertatu ziren eta izugarri disfrutatu zuten.Hori bai, izerdi patxetan bukatu zuten

Hona adibideren bat








martes, 17 de febrero de 2015

BAGA,BIGA,HIGA EMANALDIA NIESSENEN

Hala da aurreko asteazkenean goizean  Errenteriako Niessen aretora abiatu ginen emanaldi paregabea ikustera.
Besteak beste Euskal musikarekin lotuta dauden bi profesional handiak (Eñaut Elorreita KEN ZAZPI eta Mikel Markez) ikusteko aukera izan eta bide batez, eurek prestatutako ikuskizuna gozatu eta disfrutazteko parada izan genuen.
Benetan zoragarria han bertan eta zuzenean  ikusitako eta entzundakoa.

 60.hamarkadatik gaurdaino euskal musika izan duen ibilibidearen gainbegirada orokorra.Betiko eta hain ezagunak ditugun doinuak.guztiak kontestu historiko bati uztartutak.
Hona hemen adibideak



IHAUTERIAK GURUTZEKO ALABEN ESKOLAN

Ostiralean DBHko ikasleek ihauteriak ospatu zituzten eskolan. Bertan mozorrotu,







                               jolastu,



                                      merendola,

                                             eta karaokea ere egin zuten.
BENETAN ONDO PASA GENUEN!


martes, 3 de febrero de 2015

BAKEAREN EGUNA




BAKEA? Nik bakea ereiten dut, zuk bakea ereiten duzu, berak … DENOK BAKEA EREITEN DUGU zeren bakea denon gauza da. Txikienek, gazteek eta helduok, badugu zerbait esateko eta egiteko BAKEA lortzeko.  Ez dugu oso urruti joan behar. Ez ditugu gauza handirik egin behar. Ikastetxean, etxean, lagunekin,… mila aukera ditugu BAKEAREN ereileak izateko.  Jesusek esan zigun bezala: “Ereiten duenak jasotzen du”.

Mila esker denei zuen bake hazia gure munduan  landatzeagatik. Orain zaindu behar dugu eta uzta oparoa izango dugulakoan konfiantza izan dezagun.





PAZ? Yo siembro paz, tú siembras paz, él… todos sembramos paz porque la PAZ ES COSA DE TODOS. Los pequeños, los jóvenes y los adultos tenemos algo que decir y hacer para lograr la PAZ. No hace falta irnos lejos, no hacen faltas grandes obras. En el cole, en casa, con los amigos, ... tenemos muchas oportunidades para ser sembradores de paz.  Y no olvidemos que como dijo Jesús: “El que siembra recoge”. 

Gracias a todos por poner vuestra semilla en esta nuestro mundo. Ahora toca cuidarla y esperar que  la siembre de este año tenga una buena cosecha.