Urte berriari hasiera eman diogu dagoeneko, baina gogoan al duzue nola eman genion amaiera 2013ari?
Goiz dibertigarria benetan! DBHko ikasleak herri kiroletan aritu ziren jo ta ke eskolako aterpean. Txistorra dastatzeko aukera ere izan zuten eta indarrak berreskuratu ondoren, irakasleen aurka aritu ziren herri kiroletan.
Honetaz gain, ikasle batzuk Olentzeri laguntzeko aukera izan zuten eskolako txikienei goxokiak banatzen eta haien gutunak jasotzen.
Urtea bukatzeko goiz paregabea!! Mila esker guztioi zuen parte hartzeagatik!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.